Joseba Retolaza busturiarrak egin dituen tostadak izan dira Busturiko seigarren tostada txapelketa onenak. Hirugarren postuan be, bere tostadak geratu ziren. Bigarren postua, barriz, Serafin Larrabasterrentzat izan zen. Hamazazpi parte-hartzaile izan d...
Aita Guria baleontziaren kudeaketa argitzeko igiritako espediente administratiboaren ebazpena aztertu ondoren, Bermeoko Eusko Alkartasunako (EA) Udal Taldearen arabera, «ebazpen horretatik ezin daiteke atera Bermeoko Ontziolak erruduna denik, ezta errua ez daukanik be». Ondorio horretara iritsi dira, batez be, tenikoek ontziaren egoeragatik eta izan dituen kalteekaitik esaten dutena aztertu ostean. Horregatik, osoko bilkuran horren onarpenari ezetza emon ziotela zehaztu dute. Teknikoek ontziaren arlo desberdinetaz diotena aztertu dutela adierazi du Aingeru Astui EAko kideak. «Adituen arabera, baleontzia egiteko erabili duten ohola normala da, merkatuan saltzen dena, hau da, ontzioletan erabili ohi dena. Pinturak ere ohikoak direla azaltzen dute teknikoek». Bestalde, Astuiren esanetan, teknikoek txostenean diote «materiala kanpotik ikusita ezin daitekeela jakin barrutik eduki dezakeena». «Jarraian konpondu behar» Garrantzitsua da EAren ustez, teknikoek diotenean «kalteak daudenean jarraian konpondu behar direla». Bestela, konpondu barik uzten bada «usteldu» egiten da. Horrela, EAk azaldu legez, espedientean agertzen diren aditu guztien arabera, «baleontziaren kalteak mentenu eza edo desegokiaren ondorio dira». Guzti horregatik, EAk ez du ikusten zergatik agertzen den errudun bat. Izan be, «mantenuaren ardura bi eskutan egon baita; sasoi batean Bermeoko Ontziolen esku, eta ondoren, Udalarenean. Beraz, beharrezkoa zuen mantenua nork ez duen egin aztertu beharko litzateke». 2007an mantenu kontratua aldatu zenean EAk desadostasuna agertu zuela [...]
Muxikako Udalak bilerak antolatu ditu herriko zenbait auzotan, zabor bilketa zerbitzu berria herritarrei aurkezteko asmoagaz. Arratzuko, Kortezubiko eta Mendatako udalegaz batera, zaborra biltzeko Mankomunitatea jarri dute martxan hondakin solidoak kud...