Joseba Retolaza busturiarrak egin dituen tostadak izan dira Busturiko seigarren tostada txapelketa onenak. Hirugarren postuan be, bere tostadak geratu ziren. Bigarren postua, barriz, Serafin Larrabasterrentzat izan zen.
Hamazazpi parte-hartzaile izan d...
Joseba Retolaza busturiarrak egin dituen tostadak izan dira Busturiko seigarren tostada txapelketa onenak. Hirugarren postuan be, bere tostadak geratu ziren. Bigarren postua, barriz, Serafin Larrabasterrentzat izan zen.
Hamazazpi parte-hartzaile izan dira aurtengo tostada txapelketan eta Busturiko Udaleko ordezkariez gain, zenbait herritarrek be epaimahaikide bezala parte hartu dute.
Etxean egindako zortzina tostada aurkeztu zituzten, guztiak aiezkoak izan behar ziren, gainera.
Urtero legez, epaimahaikideek zaporea, aurkezpena eta tostaden puntua izan zuten kontuan tostadarik onenak zeintzuk ziren izendatzerako orduan. Joseba Retolazaren tostadak izendatu zituzten onenak eta Busturiko Tenis Pub jatetxean bi lagunentzako afaria jaso du. Gainontzekoak ardau botila banarekin bueltatu ziren.