Eraso sexistak salatu dituzte
Neska-lagunari tratu txar fisikoak eta pskikoak emotea leporatuta 30 urteko gizonezko bat atxilotu zuen Ertzaintzak joan den asteko eguaztenean. Eraso hori zein emakumeen aurkako guztiak salatzeko eta horienganako tratu duina exijitzeko, hainbat lagun...
Neska-lagunari tratu txar fisikoak eta pskikoak emotea leporatuta 30 urteko gizonezko bat atxilotu zuen Ertzaintzak joan den asteko eguaztenean. Eraso hori zein emakumeen aurkako guztiak salatzeko eta horienganako tratu duina exijitzeko, hainbat lagun hurbildu ziren bariku iluntzean Sareginek Bermeoko emakume feministen elkarteak deitutako elkarretaratzera. Emakumeen aurkako erasorik ez lelopean bildu ziren bertaratutako guztiak.