Alakrana atunontziko kapitain Iker Galbarriatu bermeotarrak epailearen aurrean deklaratu du goizean Madrilgo Auzitegi Nazionalean. Bahituta izan ziren 47 egunetan bizitakoa kontatu dio epaileari eta bahiketak «bere bizitzako lana infernu batean bihurt...
Alakrana atunontziko kapitain Iker Galbarriatu bermeotarrak epailearen aurrean deklaratu du goizean Madrilgo Auzitegi Nazionalean. Bahituta izan ziren 47 egunetan bizitakoa kontatu dio epaileari eta bahiketak «bere bizitzako lana infernu batean bihurtu» duela azaldu dio epaileari. «Beti daukazu beldurra gorputzean, familiagatik eta itsasontzian dihoazen guztiekiko duzun arduragatik», esan du. Raageggesey Hassan Aji eta Cabdullahi Cabduwilly ustezko bahitzaileak identifikatu ditu, gainera.
Atunontzia ustez bahitu zutenen aurkako epaiketan Alakranako kapitainak eta bi arrantzale galiziarrek deklaratu dute gaur, eta bihar gehiagok deklaratuko dute.
Laguntza psikologikoaren beharra
Bestalde, ontziko arrantzale guztiek laguntza psikologikoa behar izan dutela gogorarazi du Galbarriatuk.
Bahiketaren lehenengo eguna ekarri du gogora kapitainak. Piratak gerturatzen ikusi zituztela esan du, baina maniobretarako tarterik ez zutenez, abordatzen utzi behar izan zietela. «Pirata guztiak armatuta zeuden. Tiroak izan ziren eta kolpatu egin gintuzten».