`Aita Guria´-ren erantzukizun ekonomikoa Bermeoko Ontziolena dela ondorioztatu dute
Bermeoko portuan amarratuta dagoen Aita Guria baleontziaren kudeaketa argitzeko igiritako espediente administratiboaren ebazpenaren arabera, baleontziak egun duen «egoera eskasaren» erantzukizun ekonomikoa, ontzia eraiki eta ondorengo mantenua egin duen, Bermeoko Ontziolena da. Espediente hori osoko bilkuran onartu dute Eusko Alderdi Jeltzalearen (EAJ) baiezko eta Eusko Alkartasunaren (EA) ezezko botoekaz.
462.650 euro
2010. urteko urtarrilean jausi ziren mastak eta aparejuak bakarrik konpontzeko beharrezkoa izango duten aurrekontua 462.650 eurotan ezarri dute. Horrez gain, ebazpenaren arabera, Udal kontu-hartzaileak Bermeoko Ontziolei ontziko mastak eta aparejuak jaustearen ondorioz izandako gastuen txosten bat bidali beharko dio.
Bestalde, Bermeoko Ontziolek hilabeteko epea izango dute Aita Guria baleontzia «osorik» konpontzeko egingo duten proiektua aurkezteko. Proiektua itsas-injineru batek egindakoa izan beharko du, gainera.
Euskal Kontu Publikoen Auzitegira bidaliko dute
Guzti horrez gain, osoko bilkura horretan aho batez onartu zuten Aita Guria, Ortube eta Jorge ontzien egoeren erantzukina argitzeko izapidetutako espedientea Euskal Kontu Publikoen Auzitegira bidaltzea, «ekonomikoez gain, beste erantzukizunik dagoen aztertzeko».