I. Urdaibai-Herri Arteko Txapelketa hartuko du Mendatak domekan. 12:15etik aurerra, bi partida izango dira: Lemoaren eta Learen artekoa lehenengoa eta Dimaren eta Atxondoren artekoa bigarrena. Urdaibai-Herri Arteko Txapelketa Busturialdeko frontoietan...
Mendatako Udalak ohar bidez jakinarazi duenez, berriro zabalduko dute Zarra-Olabe auzoan dagoen Zarrabenta Taberna udal eraikina. Oharrean azaltzen duten bezala, “azkenengo hilabeteetan” zarratuta izan dute, baina herritarren “eskaerei” jaramon egin ostean, taberna berriro zabaltzea erabaki dute. Zarrabenta taberna zabalduko dutela ospatzeko, jaia izango da zapatuan Zarra-Olabe auzoan. Janaria, musika eta dantza protagonista izango dira egun guztian zehar. Egitaraua 12:00etan: tabernako ateak irekiko dituzte. 13:00etan: harrera ofiziala egingo da. Txistorra eta sagardoa jateko aukera izango da. Txalapartariak be izango dira. 17:00etan: Euskal Jaia ospatuko dute. Jokoak, musika eta giro alaia izango dira. 19:00etan: txistorra eta sagardo dastaketa izango da. 20:00etan: Txirimito & la Banda Invisible taldearen kontzertua izango da.