Olentzero, zapatuan izango da Mendatako Eleizalde auzoan. Ikazkina umeen gutunak jasotzen izango da 17:00etatik aurrera eta udalak jaialdia antolatu du. Udaletik jakinarazi dutenez, «gaztainak eta txurroekin lagundutako txokolatea jateko aukera izango...
Babes Ofizialeko hogei etxebizitza eta 300 eskatzaile inguru. Datu horiek tartean direla egingo dute bihar Beruala elkarteak San Martinen sustatzen ari den eraikineko etxebizitzen zozketa. Hain justu, 12:00etan izango da zozketa, Artza frontoian. No...
Eskualdeko bertso zaleek aukera paregabea izango dute barikuan. Izan ere, bertso afaria izango da Ajangizen. Bertan Sustrai Kolina lapurtarra eta Unai Iturriaga durangarra izango dira bertsotan. Gantzabale auzo Elkarteak antolatuta, 21:00etan hasiko ...
Maier S. Coop enpresak eta Ajangizko Udalak «alde bientzat onuragarria» izango den hizarmena sinatu dute berriki. Koldo Carbonell Ajangizko alkateak eta Julen Madariaga Maierreko presidenteak azaldu bezala, «duela zenbait urte gaizki ulertuak» izan ziren bien artean, baina, diotenez, arazo horiek konpondu egin dituzte eta, orain, «elkarlanean» oinarritutako harremana izan gura dute. Izan be, eskualdearen «motore ekonomikoetako bat» da Maier, eta enpresaren «osasuna mantentzeko» lan egitea ezinbesteko ikusten dute. Hartara, gaizki ulertuak albo batera utzita, zenbait proiektu jarri dituzte martxan. Garrantzitsuena Udalaren eta enpresaren arteko hitzarmena da. Hitzarmen horrek hiru puntu izango ditu. Alde batetik, Maierrek diru laguntza emango dio Udalari. Laguntza, beti be, enpresaren etekinen araberakoa izango da, baina, gehienez, 20.000 eurokoa izango dela azaldu du Madariagak.Carbonellek dioenez, «jarduera kulturalak antolatzeko baino ezingo dugu erabili diru hori». Etekinen araberako laguntza izan arren, «pozik» azaldu da alkatea, «gauza ederrak» antolatzeko aukera izango dutela iritzita. Hitzarmenaren bigarren puntua be «oso garrantzitsua» da, Carbonellen ustez. Izan be, ajangiztarrek lehentasuna izango dute enpresan lan egiteko eskaera egiterakoan. Langabezian dauden ajangiztarrak hobesteak «poztasun handia» ematen dio alkateari, gaur egungo «krisi egoeran eskertzekoa da-eta» Hala, Madariagak azaldu duenez, «egoera berdinean dauden bi langileren artean bat aukeratu behar izanez gero, ajangiztarrei lehentasuna emango die enpresak». Hitzarmenaren azken [...]
Udal hauteskundeei begira, eskualdeko alkateekin, elkarteekin zein eragileekin batzarrak egiten ari da Gernika-Lumoko EAJ. Gernika-Lumoko Batzokian atzo emandako prentsaurrekoan, herritarren beharrizanetara “estu-estu egokitutako hauteskunde prog...