Eako Udalak gabon kantak abesten dituzten Bizkaiko taldeen arteko topaketa antolatu du. Topaketaren helburua, Bizkaiko taldeen "esperientziak ezagutzea" eta herriko taldearen "esperientziak ezagutaraztea" dira. Ohar bidez jakinarazi dutenez, gabon kanten herri "ohitura mantentzen duten" talde horien kontzertua izango da Santa Marai de Jesus Elizan bihar. Kontzertua, 19:30ean hasiko da.
Maite Orue torturatzeagatik Espainiako bost poliziaren aurkako epaiketa atzo amaitu zen. Oruek berak deklaratu zuen atzokoan, eta han zeuden bi polizia “zalantzarik barik” ezagutu zituen gernikarrak. Bi horiek bera atxilotu zutenean, legez kanpoko galdeketetan eta lekualdatzetan izan zirela esan zuen, eta kolpatu eta iraindu egin zutela. 2005.urtean inkomunikatuta izan zuten egunetan torturak pairatu eta salaketa jarri zuen Oruek. Madrilgo Auzitegi probintzialak bost polizia epaitu ditu salaketa horregatik, urriaren 28an hasi zen auzibidean. Lehenengo auzi saioan bost poliziek, Orueren psikologoak eta Madrilgo Auzitegiaren aginduz Maite aztertu zuten bi mediku forentseek deklaratu zuten. Azken horiek eta psikologoak egindako txostenek antzeko koadro medikua deskribatzen zuten, eta koadro horrek Oruek torturak pairatu izanagaz zerikusia izan zitekeela azaldu zuten. Atzoko saioan, baina, txosten horiek kontuan ez hartzeko eskatu zion defentsak epaimahaiari, eta bi mediku forentseak auzipetzeko eskatu zion tribunalari, “txostenean gezurrak idatzi dutelako, beraz, dokumentuak faltsutu dituztelako”, Torturaren Aurkako Taldeko (TAT) abokatu Ane Ituñok azaldu bezala. Hala ere, bi mediku horiek auzitegiaren aginduz aztertu zuten Orue. “Auzitegiak erabaki beharko du defentsaren eskaera aintzat hartu edo ez. Ez dugu uste onartuko duenik, baina ezin jakin”. Epaiketa amaituta, sententziaren zain dira orain. Akusazioak bederatzina urteko kartzela zigorra eskatu zuen auzipetutako bost polizietatik laurentzat: sei urteko kartzela zigorra [...]
Iragan eguaztenean zaldiak izan ziren protagonista Eako hondartzan. Ariane Isasi gernikarra eskualdeko ordezkari bakarra izan zen eta hirugarren postuan bukatu zuen lasterketa.