Gaurko egunean Euskal Herria ikastera deitu ditu IAk ikasleak
Abenduaren seigarrenean zabalik egongo da Gernika-Lumoko institutuan. Ikasle Abertzaleek Euskal Herria ikastera deitu dituzte ikasle guztiak, eta goiz osoan zehar klaseak emango dituzte. 09:30 hasi dira, eta 14:00ak bitartean Ekonomia klasea hartuko dute, El capital bideoa ikusiz; atsedenaldiaren ostean, gaztelerazko testu bat irakurri eta hari buruz hausnartuko dute. Bertso eskolarekin amaituko dituzte gaurko klaseak, eta 14:00etan giza katean joango dira udaletxeraino.
Abenduaren 6a dela eta, Juntetxean zegoen Espainiako bandera kendu du herritar talde batek. “Egun honetan euskaldunok zer ospatzerik ez” dutelako, laugarren aldiz kendu dute bandera hori, “soberan dagoelako, ez delako gurea”. Ekimen horrekin euskaldun guztiak deitu gura izan dituzte, “euskaldunon nortasun ikurrak defendatzera eta urte osoan toki guztietan zabaltzera”. Era berean, “arrotzak” diren ikurrak eta sinboloak dauden lekutik kentzeko eskatu dute. “Euskaldun modura pentsatzeko, bizitzeko eta gure herriaren independentziarako urratsak bultzatzeko” dei egin dute.
Bermeon ere Espainiako ikurrak kendu dituzte
Independentziaren alde, Espainiako ikurrei “intsumisioa” egiteko deia egin du, era berean, Bermeoko herritar talde batek. Hain zuzen, Bermeon geratzen zen Frankismo garaiko etxebizitza ministerioaren ikur frankista bakarra kendu dute. Espainiako postan, Casa del pueblo tabernan, Espainiako Sustapen ministerioko paneletan, Itsas institutuaren eraikinean, nautika eskolan eta bake epaitegian, bestalde, pegatinak jarri dituzte.
Nabarnizeko Udalean gaur normaltasunez lan egingo dute, eta Bermeoko zein Gernika-Lumoko Udaletan ere zenbait sailetan lanean ari dira gaur