Iragan domekan, Busturialdeko soka tira ligako azkenengo jardunaldia lehiatu zuten Muruetan. Azkenengo jardunaldia, zein sailkapen nagusia, Muruetako taldeak irabazi ditu. Muruetako azken jardunaldian, Forua bigarrena izan zen, Kortezubi hirugarrena izan zen eta Busturia laugarrena izan zen. Jabier Ondarza Muruetako alkatea pozik azaldu da, “giro ederra” izan zelako Muruetan. Dioenez, “nork irabazten duen baino, garrantzitsuagoa da taldeen arteko adiskidetasuna eta zentzu horretan oso pozik gaude”. Ondarzak jakinarazi duenez, etokizunean txapelketa antolatzen jarraitzeko gogoa dute, baina “taldeekin bildu” behar dute zerbait erabaki baino lehenago. Soka tira talde bat mantetzeak “konpromiso handia” eskatzen duela dio alkateak eta oraindik ez dakite zer gertatuko den. “Talderik ez badago, ezin dugu ezer egin” dio. Ondarzak, taldekideen konpromesua goraipatu du eta “eskerrak eman” nahi izan dizkie parte hartu duten guztiei. Lau jardunaldiko txapelketa Busturialdeko soka tira txapelketak lau jardunaldi izan ditu. Muruetakoa, Forua, Kortezubikoa eta Busturiakoa.Talde bakoitzaren herrian jokatu dute jardunaldi bat. Ondarzak jakinarazi duenez, “hasieran Mendatako taldea zegoen, baina arazo ezberdinak tartean, taldea utzi zuten”. Era berean, Errigoiti be, taldea egitekotan izan zela jakinarazi du. Muruetako alkatearen hitzetan, “orain 20 bat urte, bazegoen antzeko txapelketa bat eta berreskuratzea erabaki dugu”. Herri txikiei bizitasuna emateko modu bat dela argudiatzen du. Txapelketako sailkapena Murueta: 16 puntu Forua: 13 [...]
Bermeoko Udaleko osoko bilkurak 2011. urteko aurrekontuak onartu ditu Eusko Alkartasunaren (EA) aurkako botoekin.
Euskararekiko konpromisoa berretsi dute herriko 32 entitatek, beste urtebetez. Bai Euskarari Ziurtagiriaren Elkarteak zapatuan banatu zituen ziurtagiriak, Gernika-Lumoko Udalaren eta Euskara sailaren laguntzagaz. Zapatuan merkatu plazan egin zuten ekitaldian Zerbitzua eta lana euzkaraz mailako agiria hartu zuten herriko bost entitatek, Zerbitzua euskaraz mailakoa 11k eta Bidean mailakoa hamaseik. Ziurtagiriak hartu aurretik, hala ere, barruan mezua zuen harilkoa askatu zuten denen artean: Euskararen sarea jostea denen konpromisoa da, zioen. Eta konpromiso horretan Gernika-Lumok urte batzuk badaramatzala dio Ziurtagiriaren Elkarteak. «32 ziurtagiri banatu ditugu aurten, eta kopurua garrantzitsua da. Baina are garrantzitsuagoa da horren atzetik dagoen lana: egunez egun entitate hauek eman dituzten urratsak». Bi GPS zotz egin dituzte Ziurtagiriak banatzeaz gain, bi GPS zotz egin zituzten zapatuan. Erosleen artean bata eta ziurtagiria hartu duten entitateen artean bestea. Ainhoa Motak irabazi zuen lehena eta Aixerrota Garbilekuak bigarrena. Ziurtagiria hartu dutenak: Aita Luis Villasante Udal Euskaltegia Aixerrota Garbilekua Arrano Kultur Elkartea Arrien optika Bake-Leku Txokoa Bengozarra eraikuntza metalikoak Berezi liburudenda Busturialdeko Hedabideak S.L. Areza eraikuntzak Duka jantzidenda Ekin taldea Elai-Alai dantzari taldea Maria Luisa lurrindenda Argi-ola elektrizitatea Cor gestoria Gernika Garbiketak Gernika kirol lekua Arku tiroketa elkartea Gernika Rugby Taldea Gurea altzariak Izagirre eraikuntzarako materialak Jose Luis kristaldenda Copylaster fotokopiak Kosnoaga igeriketa elkartea [...]
Iragan zapatuan, Bizkaia Gernikak denboraldiko bigarren derbia irabazi zuen Donostian (Gipuzkoa). Basurdeek «partida ona» jokatu zuten eta 26 puntuko aldeagatik gailendu ziren Pegamo Bera Beraren aurka. Jorge Jimenez taldeko entrenatzaileak azaldu du...
Atzo egindako euriak zenbait aldaketa egitera behartu bazuen ere, Muruetako Euskal Jaia giro «ezin hobean» egin zela azaldu du Jabier Ondarza Muruetako alkateak, eta «oso pozik» daudela gaineratu du. Lagun asko hurbildu ziren, herriko zein inguruko...