Bermeoko Udalak Uematik ateratzea erabaki zuenean Uemaren aldeko lan taldea sortu zuten euskalgintzarekin lotuta dauden zenbait herritarrek. Sinadurak batzen ibili dira eta 526 sinadura bildu dituzte eta 19 atxikimendu. Bildutako sinadurak eta atxikime...
Ibarrangeluko San Andres eliza Bizkaiko Ondare Historiko izendatu zuten 2006. urtean. Elizaren berezitasuna eraikinaren egurrezko ganga landua da, Euskal Herrian material horrekin egindako ganga bakarrenetarikoa dena. Antzina, Euskal Herriko itsasgizon...
Gaur aurkeztu dute Gernika-Lumoko kultur etxearen irudi berria. Diseinu berriagaz, kultur etxearen lanari “balio erantsia” eman nahi diotela azaldu du Ekain Ormaetxea kultura zinegotziak. “Era berean, gaur egungo logoa gaurkotzeko beh...
Eako herritarrak janaria batzen dabiltza Saharara bidaltzeko asmoagaz. Interesatuek, abenduaren 5era arte izango dute elikagaiak emateko eta herriko zenbait auzotan izango dute horretarako aukera. Elikagaiez gain, herriko bizilagunek, garbitasun pertsonalerako produktuak eta dirua ere eman dezakete.
Gernika-Lumoko Kultura sailak 2010eko diru laguntzak banatu ditu. Guztira, 56.424 euro banatu ditu herriko talde eta elkarteen artean. Hogeita zazpik izango dute diru laguntza, baina sei talderen kasuak azpimarratu gura izan ditu Ekain Ormaetxea kultura zinegotziak, “aurtengo ekimen bereziak izan direlako”. Andra Mari koralari bere 30. urtemuga dela-eta emandako laguntza, Jose Antonio Arana Martijari egindako omenaldi berezirako. Asinsoc elkarteak antolatuta egingo den kartel lehiaketa, horren bidez ezgaituen inguruko informazioa eta euren iksupuntua hezkuntza zentroetan zabaltzen laguntzeagatik. Elai-Alai dantza taldeari bere ibilbidearen inguruko liburua argitaratzeko laguntza berezia. Zineklubak laster pantailaratuko duen film laburrerako laguntza. Arlo zinematografikoan herrian bi proiektu berri izan dira aurten, Amerikanuak dokumentalarekin batera, Zineklubaren labur hau. Iparragirre Rock Elkarteari entsegu lokal berrietarako laguntza berezia, azpiegituren eraberritze obretan egindako lanagatik (baita euren kabuz finantzazioa lortuz ere, txosnen bidez), herrian dagoen hutsune handi bati erantzuten diotelako: herriko hainbat eta hainbat musika taldek behar dituzten azpiegiturak sortzea. Gernikazarrarekin bere 25. urtemuga honetan hitzartutakoa: Aldaba aldizkariko hainbat ikerketa artikulu berrikusi eta argitalpen berri batean biltzea. Hala ere, urtean zehar beharrean dauden elkarteen lana ere goraipatu gura izan du Kultura zinegotziak. “Laguntza bereziez aparte, ez diegu balio gutxiago eman gura urte osoko jarduerengatik emandako laguntzei. Herriko kultur taldeen ohiko funtzionamendu horrek, egunerokoak, egiten [...]
Bihartik, domekara bitartean, Xixili gimnasia taldea Espainiako Taldekako Txapelketa lehiatzen izango da Logroñon (Espainia). Taldeak, junior mailako txapelketan parte hartuko du eta "itxura ona ematea" da taldekideen helburua. Macarena Milla entrenatzaileetako batek azaldu bezala, "sailkapenaren erditik gora izatea gustatuko litzaiguke, baina ez da erraza izango".