Datorren astelehenean Busturiko Sozioekonomia Udal Plana osatzeko egiten ari diren laugarren hitzaldi-eztabaida egingo dute. 19:30ean izango da Altamirako Kultura Etxean. Oraingoan, «gainbeheran dagoen baina aukera paregabeak» eskaintzen dituen nek...
Busturiko Madariaga Dorretxean kokatuta dagoen Euskadiko Biodibertsitate Zentroak Bizikletaz Bizi festa antolatu du domekarako. Jaialdi horren helburu nagusia eguneroko bizitzan txirrinduaz bizitzeak dituen onurak adieraztea dela azaldu dute zentroko arduradunek. 10:00etan hasiko da jaialdia eta 14:00ak aldera arte luzatuko da. Goizean zehar, bi jarduera nagusi izango dira. Alde batetik, BTT martxa eta bestetik, bizirkuito familiarra. BTT martxa: 10:00etan emango diote hasiera Euskadiko Biodibertsitate Zentroak, Busturiko txirrindularien elkartearen eta Busturialdeko BTT zentroaren laguntzarekin antolatu duen martxari. Hamalau urtetik gora dituzten horiek parte hartu ahal izango dute. Guztira, 20 kilometroko ibilbidea izango da gutxi gorabehera bi ordutan egitekoa. Parte-hartzaileek derrigorrezkoa dute, gainera, kaskoa eroatea. Bost euro ordaindu beharko dira, eta zapatua dute izena emateko azken eguna, 94-687 04 02 telefonora deituta edo info@torremadariaga.org-era emaila bidaliz. Bizirkuito familiarra: Zirkuito hori etxeko txikienei begira antolatu dutela jakinarazi dute, eta parte hartzea doakoa da. Bizirkuito familiarra martxaren zailtasuna «minimoa» dela esan dute. Izan ere, Madariaga Dorretxearen inguruan dagoen zirkuito zirkularrean egingo dute ibilbidea. Aurretiaz izena-ematea derrigorrezkoa da proba horretan ere, nahiz eta doakoa izan. Doako bisitak Domekan Euskadiko Biodibertsitate Zentrora bizikletaz hurbiltzen diren horiei guztiei Zentroa dohainik bisitatzeko sarrera bat emango dietela azaldu dute Dorretxeko arduradunek. Gainera, goizean zehar, bizikletentzako mekanika tailerra eta Euskadiko BTT [...]
Muxikako Urretxindorra eskolan psikomotrizitate gela zabaldu berri dute. Isidro Rodriguez eskolako zuzendaria, "pozik" azaldu da eskolak gero eta zerbitzu onagoa eskaintzen duelako. Psikomotrizitate gela, bi eta zazpi urte bitarteko haurrei zuzenduta dago eta 5000 euro inguru behar izan dituzte egokitzapena egiteko.
Europako Batasunaren erakundeetan blokeatuta egon den epe luzean Bizkaiko Golkoan antxoa kudeatzeko plana onartu du Europako Parlamentuaren osoko bilkurak. Plan horrek hainbat hilabete daramatza blokeatuta desberdintasunak zeudelako Batzordearen eta Ko...
Barikuan, Ulannah folk taldearen kontzertua izango da Ajangizko Eleizalde auzoan dagoen herriko tabernan. Musika kontzertua, 20:30ean hasiko da eta doakoa izango da. Ulannah taldea hamalau pertsonaz osatuta dago eta Europako ekialdeko musika dantzagarria jotzen dute.
Ajangizko Udalak toponimia lana ikusgai jarriko du Eleizalde auzoko Kultur Etxean. Erakusketa, barikuan zabalduko dute eta bertan izango da ikerketa zuzendu duen Mikel Gorrotxategi euskaltzaina. Gorrotxategik lana nola egin duten azalduko du eta lortu dituzten emaitzen berri emango du. Toponimia lanaren aurkezpena, 19:00etan izango da