Lagun artean ondo pasatzeko aukera bikaina

Andra Mari jaietarako antolatutako ekintzetan herritarren parte hartzea bultzatzeko aukera ezin hobeak dira lehiaketako ekintzak.

Kalean sortzen den giroa da herriko jaietan esanguratsuena, eta egunerokotasunetik kanpo dagoen usain zein kolore berezia hartzen dute Bermeoko kaleek, tabernek zein plazek andramarietan. Herritarrek jai giroz betetzen dituzte Bermeoko txokoak, eta antolatutako hamaika ekintzetan parte hartzeko aukera edukiko dute aurten ere.

[IKUSI HEMEN JAIEN EGITARAUA]

Oraingoan, berezitasun bategaz datoz zenbait ekintza. Izan ere, lagunarteko giroa bultzatzeko asmoagaz, Kuadrillen Lehia antolatu du Txosna Batzordeak.

Bermio

Bermeoko kuadrillak aratusteetako probetan.

Herritarrek jaietako ekintzetan “parte hartzeko eta ondo pasatzeko” helburuagaz sortutako lehiaketa dela azaldu dute batzordeko kideek. “Lehiaketaren helburua ez da irabaztea, parte hartzea eta ondo pasatzea baizik; jaietako ekintzetan parte hartzea, hain zuzen ere”.

Txiki, gazte zein nagusientzat antolatutako ekintza da, “herritar guztiei zuzendutakoa”. Guztira, 11 ekintza puntuagarri egongo dira andramarietan, eta proba gehienak asteburuan izango diren arren, aste barruan ere lehiaketagaz ondo pasatzeko aukera izango dute bermeotarrek.

Gaur bertan ospatuko den jaietako jaitsiera izango da lehenengo proba puntuagarria. Bertan parte hartzen duten kuadrillei puntuazio jakin bat emango diete. Puntuaketari dagokionez, puntuazioak probaren araberakoa izango direla jakinarazi dute antolatzaileek. Esaterako, Mozorro Gauean mozorro landuenak eramango ditu puntu gehien, eta Tortilla Txapelketan, berriz, gustu gozoena duenak.

[IKUSI HEMEN JAIEN EGITARAUA]

Edozein kuadrillak parte har dezakeela argitu dute, eta herritar guztiak animatu dituzte lagunarteko lehian parte hartzera.

Horretarako, lehenengo hiru probak egin aurretik, izena emateko aukera edukiko dute interesatuek. Gaur, txosna gunean, 15:00etatik 17:30era eman ahal izango da izena. Beharrezkoa da talde bakoitza bost pertsonak edo gehiagok osatzea.

Proba puntuagarriak:

  • Gaur. Jaietako jaitsiera Almikatik.
  • Bihar. Mahai eta karta jokoak, eta Irrintzi Txapelketa.
  • Irailak 10. Txosnaren garbiketa.
  • Irailak 12. Playback Txapelketa.
  • Irailak 13. Tortilla Txapelketa eta eskalada txosneroa.
  • Irailak 14. Elkartasun estropadak eta Mozorro Gaua.
  • Irailak 15. Air Guitar Txapelketa.
  • Irailak 16. Herri kirol parte hartzaileak.

*ALBISTE HONEKIN LOTUTA:

Badatoz Andra Mari eta Santa Eufemia jaiak

Brigada Moriek egongo dira egunero

Andra Mari eta Santa Eufemia Jaien egitaraua

Ez dago iruzkinik

Egin iruzkin bat

*

*

Send this to friend