Ehunka pertsona batu dira Gernika-Lumon
Gu be zuek gara elkartasun maratoian.
Haurren minbiziaren ikerketarako eta hezur muinaren dohaintzari zabalkundea emateko jaialdi solidarioa da bigarrenez udalerrian ospatu dena. Herriko kaleetatik arineketan egin dute ume, gazte zein nagusiek, eta musikagaz girotutako Pasealekuan egun osoko egitarauagaz gozatzeko aukera izan dute.
Albiste honegaz lotura du:
Elkartasun olatuak urdinez jantzi du Gernika-Lumo