Gure Esku Dagok erabakitzeko aukeraren aldeko galdeketa egin du gaur Euskal Herriko hainbat herritan; horien artean, Ispasterren. Era berean, ireki den
bidetik jarraitzeko konpromisoa adierazteko, Busturian eta Gernika-Lumon
ospakizunak eta ekitaldiak egin dituzte.
Gure Esku Dago, hautestontzia Busturian
Busturian, Mape erreka ingurutik sei kilometroko ibilaldia eginez hasi dute eguna. Ondoren, hainbat herritar Altamira auzoko plazan batu dira,
erabakitzearen alde egindako adierazpena herriratzeko, jai giroan.
Busturiko txirrindulari taldekoek umeentzako jokoak egin dituzte eta Irrintzi Alai dantza taldekoek erakustaldia. Mikel Retolaza eta Asier Galaraza bertsolariek ere parte hartu dute ekitaldian, eta Matxinada taldekoek otordua prestatu dute bertaratutakoentzat.
BEstalde, hautestontzi handi bat ere egin dute, koloreetako oihalekin eta Gure Esku Dagoren aldarrikapenekin. Ekitaldiaren amaieran
Julen Kalzada herritarrak Busturiako adierazpena irakurri die bertaratutakoei:
Herri bat gara, gure etorkizuna erabakitzeko eskubidea daukagu. Busturiko herritarrok gure eskubidea gauzatu gura dugu, gizarte justuago bat lortzeko, elkarbizitza indartzeko, era parte-hartzailean gure herriaren prozesu demokratiko eta askatzailean aurrera egiteko… Jende anitza herri libre batean.
Gure Esku Dago hausnarketa saioa egin dute gaur Gernik-Lumon
Gernika-Lumon, bestalde, Merkurio plazan batu dira Gure Eskuko Dagoren deialdiagaz bat egin dutenak. Talde txikiak sortu, eta erabakitzeko aukerari buruz hausnartu dute. Gure Esku Dago zer den azaltzeko eta erabakitzeko eskubideari buruz
herritarrak informatzeko jardunaldia ere izan da gaurkoa, azaldu dutenez. Erabakitzeko eskubidearen alde Gernika-Lumon grabatutako
bideo bat ere egin dute.