Hausnarketa egiteko batuko da Gernika-Lumoko Gure Esku Dago

Ekainaren 5ean, Gernika-Lumoko Gure Esku Dagok erabakitzeko eskubidearen inguruan hausnartzeko deialdia egin du  Merkurio iturrian, 12:00etan. Ekimen honen berri emateko eta Gernika-Lumon ere erabakitzeko eskubidearen alde dagoela azaltzeko, bideo bat plazaratu dute, non herritarrek bozka ematen dute Gure Esku Dagoren kutxan. Erabakitzeko eskubideari buruz hausnarketak egiteko talde txikiak egingo dituzte, kontzertu akustikoa eta luntxarekin batera. Egun berean, Busturiako Altamira auzoan jai txiki bat ere egingo dute, Busturiak dagoeneko egina daukan adierazpena herritarrei aurkezteko.    
Erlazionatutako edukiaBusturiak ere badu adierazpena