Busturialdeko Hitza

Busturiko Jose Maria Uzelaiko ikasleekin elkarrizketa landu dugu

Ikastetxe horretako hirugarren zikloko ikasleekin egonda gaur Hitzako lantaldea

Busturialdeko Hitzak ikastetxe eta ikastoletara egiten dituen bisitetan beste bat gehitu behar da gaurkoan. Hain zuzen, Busturira joan da Hitzako lantaldea gaur goizean, eta Jose Maria Uzelai Herri Ikastetxeko hirugarren zikloko ikasleekin egin du saioa.

Testu ereduen artean, elkarrizketa landu dute gaurkoan. Ikasleek egunkariari, proiektuari eta kazetaritza lanari buruzko galderak egin dizkiete Hitzako kazetari eta komertzial-sustatzaileari. Bildutako erantzunekin, gero, gaurko saioari izenburua jartzen ere ausartu dira ikasleak.

Argazki galeria hemen.