Busturialdeko Hitza

Barrutialdera hirugarren bisita egin dugu

Kazetari lana hurbiletik ezagutzeko aukera eduki dute batxilergoko 2. mailako ikasleek.

DBH 4. mailako eta Batxilergoko lehen mailako ikasleekin egon ostean, Barrutialdera hirugarren bisita egin dugu. Oraingo honetan batxilergoko bigarren mailako ikasleekin iritzi artikuluak, albisteak, erreportajeak eta kronikak zelan lantzen diren ezagutzeko.

Horiek ariketa baten bitartez errepasatu dituzte ikasleek, testu mota bakoitza identifikatuz. Saio parte hartzaileen bitartez gazteen zalantzei erantzuna eman diegu, kazetari lanaren gorabeherak azalduta.

Gainera, Lea-Artibai, Mutriku eta Busturialdeko Hitza egunkariaren edukiak aztertu eta webgunea ezagutu dute Barrutialdeko ikasleek.

Webgunean argitaratzen ditugun edukiak ezagutzera emateko orduan sare sozialek eskaintzen dituzten laguntzak ere nabarmendu ditugu. Izan ere, Facebook, Twitter, eta Instagram bezalako orrialdeak erabilita gure lana sarean zehar zabaltzeko aukera dugu.

Martxoan, gehiago. 2019ko lehen bisitak Barrutialden egin ostean, martxotik aurrera ikastetxez ikastetxe jarraituko dugu. Esate baterako, Muxikako Urretxindorra Eskolara hurreratuko gara datorren hilabetean.

Argazki galeria, hemen.