
Haizeder Eskolan LH ezartzeko konpromisoa hartu zuen Hezkuntza Sailak 2020an. Hitz emandakoa betetzea espero dute Haizeder Handitzen guraso plataformako kideek.

2018az geroztik Lea-Artibain proba pilotua egin dute, eta "emaitzak onak" izan direla eta, martxoaren 1etik aurrera sistema hori lurralde osora zabaltzea erabaki du aldundiak. Martxoaren 1etik aurrera beraz, animalia hondakinak ere birziklatu egingo dira Bizkai osoan.

Intzidentzia-tasak beheranzko joera hartu badu ere, gune gorrian jarraitzen du Bermeok. Azken hiru egunetan, 25 positibo zenbatu dituzte Busturialdean.

Mugakide diren herriei dagokienez, mugikortasuna baimendu dute, beti ere jarduera sozio-ekonomikoak egiteko eta aire zabalean kirola egiteko bada. Astelehenetik hasita, neurriak hogei egunez egongo dira indarrean (gutxienez martxoaren 8ra arte).

Pandemia garai honetan, askatasun eskubidea mugatu bai, baina ez dela urratu zehaztu du Ordeñanak. Legalitatea moralitateagaz "askotan edo gehienetan" nahasten dela dio.

Gernika-Lumoko intzidentzia-tasa nabarmen jaitsi da azken egunetan. Osasun Sailak gaur emandako datuen arabera, azken orduetan sei positibo zenbatu dituzte Busturialdean.

Aurten hegaluzearen arrantza kupoa 37.801 tonakoa izango da, iaz baino 4.201 tona gehiago. Jaurlaritza pozik agertu da erabakiarekin, igoerak "euskal arrantza sektorea eta baxurako flota indartzeko" balioko duelako.

Bermeo da gune gorrian dagoen Busturialdeko udalerri bakarra. EAEko Auzitegi Nagusiak ostalariek jarritako helegitea onartu eta eremu gorrian dauden herrietako tabernak eta jatetxeak zabaltzeko baimena eman du. Behin-behineko erabakia da; auzitegiak esan du denbora gehiago beharko dutela auziaren muina aztertu eta ebazpen bat emateko.

Bermeon goraka segitzen du intzidentzia tasak; 1028,98an dago. Gernika-Lumon, ostera, beherako bideari eusten dio, eta 606,85ean dago. Azken hiru egunetan 53 positibo zenbatu dituzte Busturialdeko bost udalerritan. Gehienak Bermeokoak dira: 40.

Kirol Anitzeko Europako Triatloi Txapelketa hamar egunez egingo dute eta Urdaibain edukiko ditu zirkuituaren zati batzuk. Sei modalitateko Europako txapelketa hauek osatuko dute: duatloia, duatloi krosa, akuatloia, triatloi krosa, distantzia erdiko triatloia eta aquabike. Bestalde, Distantzia Erdiko Espainiako Triatloi Txapelketa egingo dute aurten.





FUTBOLA // Bermeok Amurrioaren kontra jokatuko du bihar, etxean. Itxas Ganeko partida 17:00etan hasiko da. Talde bermeotarrak aurreko jardunaldian Real Sociedad Cren kontra 2-0 galdu zuen Zubietan. Hain zuzen ere, denboraldi honetan galdu duen seigarre...

ERRUGBIA // Gernika RTk Ampo Ordiziaren kontra jokatuko du bihar, Altamiran, 16:00etan hasita. Gernikarren eta ordiziarren arteko derbia ikustera joateko autobusa antolatu du klubak. Gernikako zaleak 14:00etan irtengo dira Gernika-Lumoko autobus geltok...

Andoni Dominguez aita-seme bermeotarrek Bizkaiko Txapelketaren finalak jokatuko dituzte bihar, zeinek bere kategorian.Bilboko Kirol Klubaren frontoian lehiatuko dituzte Boxeo Olinpikoko kategoria desberdinetako finalak, goizez eta arratsaldez. Goizeko ...

FUTBOLA // Gernikak Toledoren kontra etxean lehiatuko du 31. jardunaldiko partida domekan, 12:15etik aurrera. Aurreko domekan Rayo Majadahondaren kontra 2-0 galdu zuendenboraldiko hamargarren porrota. 2. mailako 2. multzoko sailkapenean 38 puntugaz ham...

Saharar kanpamenduetan bizi direnei laguntzea helburu hartuta, Yaalah elkartea sortu dute Ondarroan; datorren astean aurkezpena egingo dute, 12:30ean, Beikozinin.Elkartasunak batu ditu. Eta bide ezberdinak eduki badituzte ere, barruan daramaten boronda...