Normaltasunera bueltan!
Zelan azaldu ahal deustazue, pandemia sasoien COVIDagaz loturie eukien salaketa eta isun guztizek bertan behera geratuko direla?
Beti pentseu dot politikoak, politiko diren artien, gure poltsikoak husten lan eiten dabela. Bixixe erreztuko eta herrixen gehiengoari mesede eingo deutsen legiek asmatzen dabezela, gure gastuek gitxituko edo eutsiko dabezan promesa mezuek salduz, baña gerora, eurek politika izten dabenien, lege horrek euren poltsikoak gizentzeko erabiliko dabezela eta gure kontran bueltetan direla. Baña oiñ, beste zeuzertaz konturatu naz. Argixe maximo historikoak gelditxu barik marketan dabillen urte honetan, zergaitzik dekoguzan horren politikari txarrak ulertu dot. Buru argixek be, garesti egongo dire akaso.
Bestela zelan azaldu ahal deustazuez, «seminormaltasunien» sartu garen aro honetan, maskarilla eta segurtasun distantziaz aparte, segurtasun neurri eta pandemia sasoiko araudixe desagertzen doan eiñien, politika eta justizi arlotik datozen notizixek? Zelan azaldu ahal deustazue, COVID-19aren pandemia sasoien, COVID-agaz loturie eukien salaketa eta isun guztixek bertan behera geratuko direla? Zer da hau? Orduen, araudixe zorrotz eroaten saiatu ziren tabernak, dendarixek, kaletarrak eta abar… kokoloana eiten aritu ziren/giñen? Ze… eurek distantziak, aforoak eta abar bete ebezan, bezeroak galduz edo irabazixek murriztuz. Bitartien, araudixe bete ez ebenak eta hortik irabazi ekonomiko edo pertsonala lortu… ALA! De rositas!!!
Baña ez da hor geratzen geuzie… Ze, antza, batzuk, eurek argi gitxi eukitiez aparte, gu txotxoloak garela pentsetan dabe edo gukpe ez dekogula argi askorik. Edo zelan azaltzen deustazue Juan Karlos errege emeritoarena? Oiñ, antza, beren txantxullo, iruzur fiskal eta legehauste guztixek artxibatu eingo dabez eta holan barriro bueltatu ahalko da Españara. Tokate los cataplines!!! Ta gero, esango dabe justizixen eurrien danok bardiñek garela! Bai zera!!!
En fin… Egixe izengo da normaltasunera bueltetan goazela, lehen be holakoak normalak izen ez arren, normaltasunez hartzen genduzan eta.