Espainiako Estatuaren eta Qatarien arteko negozio ederra ikusi dugu egunotan, badira batzuk irabaziko dutenak, bankuek, elektrikari handiek eta beste “langileek”, eta guk ere bai, baina ondo, ondo ordainduta.
Ni Bermeoko auzo batekoa naiz, zehazki, Arene auzokoa, mundu osoan ezaguna den Gaztelugatxeko San Juan dugu auzoan, paraje zoragarria eta gure Bilduko udalak eskua eman zion foru aldundiari, eta honek, Qataren erara, NEGOZIOA ikusi du, (biek antzekoak, salbu giza eskubideak) norentzat, auzokoentzat? Gure errepidea bigarren mundukoa da, saneamendurik gabe gagoz, burokrazia medio, baina hori negozioa da.
Turistentzako paseo izugarria gura da, onurak danontzako izan behakoleki ez? udalaren, honen eta arterako udalak (askatu nahi gaituenak) eta foru aldundiak salduta utzi gaituzte, burokrazia auzoentzat eta negozioa eta publizitatea eurentzat, kaka putxa, burokrata qatari negozianteak.
Bisitariei eskatzen deutset galdetzeko, bisitatzeko orduan, “zelan dagoen auzoa”.