Muxikako industriagunearen inguruan
Mikel Ander Zubizarreta (EH Bilduko alkatea Ajangizen) eta Xabier Enbeita (EH Bilduko kidea)
Muxikako industriagunea egin behar da eta kitto! Zein da plana? Hori gero pentsatuko dogu. Horixe da EAJ-PNVk asmo hau mahaigaineratu zuenean jarri zuen argudio nagusia.
Muxikako industriagunearen urbanizazioaren aurrean zalantza asko mahaigaineratzen zaizkigu. Orain arte eskualdeko 20 Herrien, Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzaren artean 16.300.000 € jarri dira eta orain gitxienez beste 70.000.000 € jarri behar dira urbanizatzeko. Baina nundik atarako dute diru hori eskualdeko Herriek? Eta batez ere, zertarako? Zentzu gabeko Muxikako industriagunea egitekotan ez da amaituta egongo 2036. urtera arte, 20 urte barrura arte! Bestetik, industriagunea egite hutsak ezelango enplegu planik ez badago ez du ezertarako balio, kasu honetan legez, are gitxiago eskualdean industriagune bat badagoenean eta bera erdi hutsik dagoenean (gernikakoa). Klaro, asmoa ez bada eraikuntza enpresa zehatz batzuri etekinak ematea. Gernikako beheko ibarrean barriro be etxebizitza unifamiliarrak egiteko asmoa al daukate? Ez al dago nahikoa etxe huts dagoeneko? Zer da kontua? Egon dagoen lur industriala (Gernikakoa) deuseztu eraikuntza enpresa zehatzeri etekinak emateko eta bestetik diru publikoarekin Muxikan hutsik geratuko den industriagune erraldoia eraikitzea (Boroa kasu) eraikuntza enpresa berdineri etekin gehiago emateko?
Bukatzen joateko, EAJ-PNVk Gernikako ibarran 10.000.000 € publiko erabiliko ei ditu elkartegi bat eraikitzeko, 10.600 m²ko pabilioi txikiak egiteko. Baina sano gaude? Txaportan eta lehengo Tole inguruan hori eginda dago aspalditik eta oraindik 20.000 metro karratutik gora dagoz salgai eta ia danak hutsik dagoz!!! Ez al dira bertatik aspaldion ibili?
Herritarron dirua eraikuntza enpresa pribatuen etekinetan gastatu beharrean eta propaganda elektoral merkeetan ito beharrean, bizi garen eskualde zoragarri honetarako garapen sozioekonomiko orekatu eta iraunkorrerako irtenbidea bilatu eta aurkitu dagigun, danon artean, baina ez Marbella edo Malagako estiloan, mesedez.
Mik