Lau kazetariren hitzaldi aberasgarria
Nire aburuz, bisita hau baliagarria edo lagungarria iruditu zait, kronika, albiste eta iritziaren informazio gehiago bilakatzeko eta guztien arteko desberdintasunak jakiteko.
Pasa dan astean Hitza egunkariaren bisita eduki genuen. Ordu hartan, lau kazetariren hitzaldi aberasgarri bat entzun genuen.
Nire aburuz, bisita hau baliagarria edo lagungarria iruditu zait, kronika, albiste eta iritziaren informazio gehiago bilakatzeko eta guztien arteko desberdintasunak jakiteko. Hitzaldia orokorrean lagungarria izateaz gain, web orriaren berri izan zuen. Ez nekien herri bakoitzaren informazioa edota agenda zeudela. Beti dago zerbait hobetu dezakeguna eta kasu honetan pentsatzen dut Hitza egunkariaren propaganda larregi eta hauen sare sozialen jarraipena bultzatu nahian pixka bat astuna iruditu zitzaidan. Egia esateko, datorren urtean besoak zabalik jasoko nituzke, hitzaldiaren informazioa eta hobetu beharrezkoa zuzenduz gero.
Esan beharra dago kazetarien ahoetatik gauza berriak entzutea nahiko interesgarria izan zela. Nire partez, eskerrak eman nahi ditut haien denbora gutan inbertitzeagatik.