Kaioak edo usoak magikoki agertzen dira gure artean
Kaioak edo usoak bezalako hegaztiak ez dira oso maitatuak jende artean. Badirudi hegazti askoren existentzi hutsak molestatu egiten diola jendeari, leku horretan egon ezin balira bezala. Zer egiten dute hainbeste kaiok hemen, edo hirietan usoak baino ez daude…
Baina beno, pixka bat pentsatzen hasita, zerbaitengatik daude hor, ezta? Adibidez, kaioak hegazti oportunistak dira, hau da, ez daukate dieta espezifiko bat. Egia da, berez, itsas hegaztiak direla, baina edozein mediotara ohitu daitezke janaria aurkitzen badute. Gizakiaren aktibitatearekin oso lotuta dauden hegaztiak dira, hor aurkitzen baitute janaria. Gaur egun, nola ez, hiriguneetan janari asko dago beraientzako, zabor artean batez ere.
Bestalde, usoak iraganean domestikatuak izan ziren hainbat gauzatarako, mezularitza edo elikagai bezala, adibidez. Askok ihes egin zuten, beste asko liberatuak izan ziren, eta azkenean, hiriguneetara moldatu dira, bertan aurkitu dute beraien bizilekua. Egia esan, hirietan janari ugari dago beraientzako, eta habia egiteko leku aproposa ere bai. Hori gutxi balitz, harrapakari gutxi dauzkate. Nola ez dira ba geldituko ingurune hauetan.
Kontutan izan behar dugu gaur egun naturan ematen diren fenomeno askok gizakiaren aktibitatearen lotura daukatela, batzuetan lotura hertsia. Gizakiak asko eragiten du naturan, onerako eta txarrerako.
Badirudi kaioak edo usoak bezalako hegaztiak magikoki agertu direla gure artean, guri molestatu nahian. Honekin esan nahi dudana da askotan ez dudala ikusten kontsekuenteak garenik egiten ditugun gauzekin. Ezin gara kexatu, adibidez, uso edo kaio asko daudelako, guk egindako akzioengatik baitaude hor hein batean. Eta hau beste kasu askotara estrapolatu dezakegu, ez bakarrik bi hegazti hauekin.