Bulegotzat dekodan logelara sartu eta papela eta boligrafoa hartu dodaz, mahaixen jesarri eta Olentzerori zer gura dodan idazten hasi aurretik, gogoeta eta ausnarketa sakon bat ein dot. Eta asperen txiki baten ostien, boligrafoan puntie orrialdien goikaldeko ezkerraldien kokatu eta hor hasi naz….
…eta holan helduko da egune. Egongelako mueblien, leku ikusgarri baten kokatute euko dot sobretxue. Egun berezi horretan, sobre horretaz goizien goiz libretie gustetan jat. Aitortu behar dot ez dodala bape atsegin egun hau. Baña bape! Faltsukerizko egun bat irudi jat. Ez dabezena nire ametsak beteko nahiz eta nire moduen hainbestek pentseu, bidaltzen dogun kartazal horren barrukoak gure etorkizune hobetu ahalko dabela.
Esan dodan moduen goizien goiz jeiki eta nire irribarrerik politxenagaz joango naz sobretxu horretaz libretara. Nire moduko hainbet eta hainbet iluso ikusko dodaz. Batzuk gutunazala erdi ezkutuen,lotsatu eingo balire moduen…beste batzuk harro. Eta zirrikitu horretatik barrure sartuko dot. Hor, seguru, nik eskatzen dodazan gauza berak eskatzen dabezan sobretxuekaz batu dala! Egongo dire nik sekule eskatuko ez nebazanak eskatu dabezenak be!
Eta holan helduko da gaba… Danok egoten gara gaba noz helduko. Ansioso. Jakingurien. Orduen etorten da ta! Seguru nau, guretzat zoritzarrez, horren gitxi gustetan jatan tipo bizerdun, potolito (gero eta potoloau ikusten dot nik) eta bizarrien gero eta ule zuri gehixau ageri jakozan hori… danon etxietan sartuko da! Bere irribarre nazkagarri horregaz. Danori bizixe aldatuko baeuzkun moduen beren sakutik berak baño siñesten ez dabezan guzurrek ataraz!
Gogoratzen badozuen, Olentzerori zer eskatuko dautzadan idatziz hasi naz artikulo hau. Ba horretan segidukot.
…eta asperen txiki baten ostien, boligrafoan puntie orrialdien goikaldeko ezkerraldien kokatu eta hor hasi naz.”…Olentzero laztana. Aurten ez dotzut opari materialik eskatuko. Nire bizixen, eta euskaldun guztixenien, aldaketa bat eskatzen dautzut. Kendu eizu agintetik tipo bizerdun,itsusi eta irribarre faltsudun hori. Ez dakit gaztiaua dan hori hobie izengo dan (nik uste mas de lo mismo), baña honek baño txarrau ezin deu ein. Beste katalan hori ez dot gure, nahiz eta ezpal dotoriegaz jantzitxe ibili,oiñ dauenan egur bardiñekoa da ta!
Badakit! Estatu españolien badakit askorik ezingo dozula aldatu baña… guretzat behintzet, eskatu eiozu Maridomingiri laguntzie!
«Eskerrikasko Olentzero!»
Eta ia holan Olentzerok, parkatu, Maridomingik, nire gutunuzalan barrukoak aldatu ezin izengo daben guztixe aldatzerik dekon. Gabon zoriontsuek igaro, eta urte barri on!!!!