Ikasle bikaina izan nahi
Egungo gazte, nerabe eta herritar ororengan nabarmentzen den irakurketaren ulermen urria, kontzentrazio maila eskasa eta irakurritakoaz jabetzeko arazoak atontzeko, behar beharrezkoa da irakurtzen berrikastea. Ez dago beste biderik. Ikastetxeetan irakurtzen ikasteko darabilen eredua baliagarri ez izanagatik, baztertu beharra dago.
Irakurketaren egoera oso larria da, kezkagarria eta arazoak besterik ez dakarz. Oso gutxi irakurtzen da, motel eta ulermen gutxiz. Herritarrik gehienen irakurketa, astuna da, eraginkortasun urrikoa.
Irakurketarako ohitura sortzea ezinezko bihurtzen da irakurketa-grina aldez aurretik piztu ezean. Ohiko metodoak, ikasle eta sendietan frustrazio sakonak eta arazo larriak sortu eta ikasle bikainak ez izatea dakarkie. Etekin gutxi lortzeko burmuinari irakurketa-ahalegin handiegia eskatzen zaio, eta hori ez da bidea.
Ikasketan seme-alaba bikainak nahi baditugu, irakurketa, ikas-prozesuak eta metodologiak errotik eraldatu behar dira. Lehenbailehen. Ikastetxeetan ez dute horrelakorik irakasten. Horrek guztiak, ikasleengan irakurketarako eta ikasketarako motibazio gutxi, zaletasunik eza eta gogogabetasuna sortzen ditu. Ohiko irakurketak eta ikas-metodologiarik ezak, arreta hutsala, ikasketa kaxkarra, frustrazioa eta irakurketarekiko maitasunik eza dakartzanez, ez ditu irakurzaletasuna ez ikasketa bultzatzen eta ondorioz ez du irakurle/ikasle bikainik sortzen.
Irakurketa urriak ikasketan eragin zuzena dauka eta ikasleen irakurketa eta ulermen maila eskasak ikasketa kaltetzen du. Bikain irakurtzen ez dakienak, ez daki ondo ikasten. Eta ondo ikasten ez dakienak ez du ikasle bikaina izatea lortzen.
Bestalde, ikasteko baliabide bikainik ez izatean, ikasleek ez dute ikas-prozesua metodoz, bikaintasunez, gauzatzeko gaitasunik garatzen eta, ondorioz, euren formazio akademikoan segurtasunik eza, motibazio ahula, konfiantza gutxi eta etsipena izaten dira, zoritxarrez, ikasleengan nagusi.
Lekturalia Irakurketa Jasoa eta Ikas-Metodologia eraginkorrak irakasten hogei urte daramatzagu. Metodologia horien onura batzuk, honako hauek: irakurketa-abiada handia, ulermen maila jasoa, kontzentrazio handia, erabateko arreta, autoestimu gorena, motibazio ikaragarria, ikas-planifikazio egokia, ikas-teknika bikainak eta irakurketa-prozesu eroso, bizkor eta erraza izatea dira. Irakurketak eta ikasketak, erabat atseginak izan behar dute. Egun, hainbatentzat, zama astuna besterik ez dira. Ez du horrela izan beharrik.
Gure gaitasunak uste ditugunak baino askoz potenteagoak dira. Garatu eta maila jasoko izatea gure esku dago, baina horretarako ahalegindu beharra dago. Sarri, denborarik eza aitzakitzat jarriz edota erabakiak geroratuz, ez da ahalegin hori egin nahi izaten eta gero, ikasleen ikas-prozesua edota irakurketa arazo erraldoi bihurtu eta zelan konpondu ez dakigunean baino ez gara benetan arduratzen, baina orduan… beranduegi da.