Urteak pilatzen joatea da bizirik jarraitzen dugunaren erakusle argiena. Eratzen joaten garen ibilbide horretan, badira hobe zein txarragotzat deskribatu eta gogoratu ahal ditugunak. Halere, 365 egunetik behin betetzen dugun urtea ospatzeko aukera izatea, beti da zorionekoa.
Gure urtebetetzea gertuen bizi dugun hori bada ere, baten txangoan zerikusia izan duen norbaiti ilea zuritzen zaiola ikusteak poztasuna dakar zurera. Eta kasu horietan, nik idatzi honekin lortu nahi dudana egitea besterik ez duzu. Nola ez, zoriontzea eta berarengatik, Gatibun leloari jarraituz, merezi dabenengaitik Gora Kopak! jasotzea.
Horrela ba, gora kopak gernikarron lagun den Fernandok bete dituen 30 urte horiengatik. Lehen 25tak, euskal kantez josita, arrakasta eman zion formatu hori sortzearren. Eta gutxi gorabehera, azken bostak aldamenean jo ta ke lanean dituen alabek eratutako atmosfera barri horrekin Lagun-Etxea tabernaren grazia berpiztu eta herritarron parte den formula honi jarraipena ematearren.
Gustukoa da familia oso bat aitak sortutako proiektuari bultzaka ikustea. Goraipatzekoa alabek erakusten duten grina. Eskertzekoa astebururo eskaintzen dituzten ogitartekoak. Zoriontzekoa, krisiak bortizki jo duen aro honetan, norbaitek bideratutako ideia batek herritarren erantzun positiboa izaten ari dela jakitea.
Hortaz, gorak kopak! Fernando eta bere alabek bezala, beraiena den proiektua indartzeko nahiarekin eta gernikarroi produktu onak eskaintzeko asmoz, neuronak astintzen dabiltzan horiengatik.
Zorionik handienak, ez itzi, eta topa-topa!