3 genero
Kuriosoa da zelan leku bakar baten horrenbeste sentimendu kontrajarri alkartu ahal diren. Horrek Fernando Amezketarran bertsoak ekarri eustazan gogora. Bataiatzeko edo komunioa emoteko orduan apezak bertsotan holan galdetu omen eutzon: «Orain erantzun zazu, instante batean/ txaketatik txartela atera artean/nola siñisten dezun zuk zure artean/ daudela hiru persona jaungoiko batean?» Eta Fernandok holan erantzun omen eutzon: «Nola siñisten dedan…arrazoiarekin!/ nik erakutsikoiot sagartxo batekin/usai ta zaporea kolorearekin/ horra hiru genero pieza bakarrakin!».
Ba bardiñe pasau jat gaurkoan. Goizean goiz, osasun arazo batzuk medio, Galdakaoko ospitalea bisitatu behar izan dot. Goizeko 8:15, eta han hasi da nire gaurko begiak zabaltze eta harritze ariketie. Hematologia atalean joan da nire kontsulta. Emakume atsegin batek artatu nau, eta nire burdin gaindosia analizau dogu. Berak, Ironman edo El hombre de hierro deituz, burdiña kendu gura eutzon momentuari (esaldi hau be kurioso gaira etortea). Neuk pe, umorea egiten badakidala erakutsi deutsat, metaleko grebaren ondorioak direla esanda! Handik odola ataratera joan (burdin gaindosi horren «sangriak» egitera behartzen nau) eta bukatu dodanean Gurutzetako ospitalera bisita egitea erabaki dot. Han, nire koñatu ohi, baña niretzat betiko koñatu moduan geratu dana dago ingresaute. Bizkarretik tumore bat kendu deutsiela eta…
Eta behin bertan egonda, zelan ez nebazan goiko pisuan guraso izan barri diren nire lehengusu eta Andrea bisitauko eta holan nire loba txikia aurpegiz aurpegi ezagutuko?
Ba horrek gogoratu deustaz Fernandoren bertsoak. Ospitale batean, zelan emon leikez horrenbeste egoera ezberdin. Iñok ez dogu atsegin ospitale izena, ez tokixe. Gauza txarrak gogorarazten doskuz. Maite dogun edo berezi dogun jentearen galerak han emoten dire askotan. Momentu gogorrak. Ospitaleko usaiñek be, gaixotu eiten gaitu, txarto dauen nonor bisitatzera goazenien.
Baña asko han sendatzen dire/gara. Txarto gagozanien hara eroaten gaitue, eta nahiz eta handik urtetie desio, badakigu han baño hobeto ez gaituela iñun zainduko. Zapore gazi-gozoa izeten deusku holakoatan.
Eta zelan ez, gehixenok, han munduratu gara edo giñen eta han munduratzen dire. Bizixek han hartzen deu kolorie.
Horra ba, hiru genero, gorputz bakarragaz! Egun ederra euki! Eta Gabon zoriontsuek pasa, maite dozuezanekaz, zaituenekaz eta ez dagozanan edo joan direnan oroitza presente dekozuela! Mosu handi bat eta datorren urterarte! 2020 urte zoriontsue euki dagizuela!