
Ajangizen, Arratzun, Ean, Elantxoben, Errigoitin, Foruan, Kortezubin, Mendatan, Muruetan eta Muxikan instalatuko dituzte kutxazainak. 38 kutxazain horietatik 31 "gehienez bi urteko epean" jarri beharko dituzte martxan, lehenengoak urtarrilean.

Etxebizitzatik konorterik gabe zegoen 73 urteko gizon bat atera dute, eta osasun-langileek artatu badute ere, tokian bertan zendu da.

Gaurtik [abenduak 1] aurrera eman daiteke izena Bermeo, Mundaka eta Sukarrietako Udalek erabaki, Lanbidek diruz lagundu, eta Behargintzak kudeatuko dituen hiru proiektuetan. Guztira 34 pertsona langabetu laneratuko dira.

Frank-Walter Steinmeier Alemaniako presidentea Gernikan izan da, eta Gernika Memoriaren Lekukok ekitaldira ez gerturatzea erabaki du: "Steinmeier Gernikara dator Israelgo gobernu genozidarekin duen harremana zuritzera".

Gernikatik Mundurak 30 urte betetzen ditu aurten, eta 1995an Irune Arrienek ereindako haziak emandako fruitu eta lorak gogoratu eta ospatuko dituzte zapatuan. Gernikatik Mundura elkarteak 30. urteurrena ospatzeko denetariko jarduerak prestatu ditu Astran.

Institutu garaian hartu zuen lehenengoz kamera Laura Alonso Talasacek. Batzuetan zaletasuna izan dena, besteetan terapia izan da beretzat. Bizitzako uneak islatzearen magiak bultzatzen du bermeotarra egunez eguneko irakaskuntza artistikoan aurrerapausoak ematera.

Indarkeria Matxistaren kontrako Nazioarteko Eguna da gaurkoa (azaroaren 25a), eta biolentzia matxista salatu dute han eta hemengo elkarretaratze eta mobilizazioetan. Sare feministek salatu dute gizon zuriek agintzen duten sistemak "emakumeen gorputzen eta herrien azpiratze eta kontrola" bilatzen dutela. Eta, Itaiak Estatu Sozialistaren eraikuntzan ekarpena egingo duen "alternatiba politikoa garatzean" jarri du arreta.

Indarkeria Matxistaren Kontrako Nazioarteko Egunez, emakumeen kontrako "indarkeria mota guztien aurka" daudela azpimarratu du Bermeoko Udalak, ekitaldi instituzional bidez.

Robotika kolaboratiboak ateak zabaldu dizkio etorkizunari Barrutialde BHI Lanbide Heziketako eta Bigarren Hezkuntzako Institutuan, Gironako Narcís Xifra ikastetxearekin elkarlanean dihardutela.

Gabonetako azokak jantziko ditu Gernika-Lumoko erdiguneko kaleak bihartik (abenduak 5) astelehenera (abenduak 8) bitartean. Azoka 11:00etatik 21:o0etara bitartean egongo da zabalik egunero.

Gorputza martxan eta Burua martxan programak eskaintzen jarraituko du Gizarte Ongizaterako Sailak, eta lekuak mugatuak direnez, esleipena zozketa bidez egingo dute, abenduaren 15ean. Parte hartu gura dutenek abenduaren 11 [eguena] dute izena emateko azken eguna.

Bermeoko Udalak inkesta "landuagoak" prestatu ditu aurten, orain arte ez bezala, bermeotarren "espektatibak" ere kontuan hartuko dituztelako. Inkestak otsailaren 1era bitartean bete ahal izango dira, sarean zein paperean.

Arlo zientifiko-teknikora bideratutako saioa Gernika-Lumon egin dute gaur [azaroak 27], 177 ikasleren parte hartzeagaz. Arlo artistiko-sozialari buruzkoa, berriz, Bermeon egingo dute, bihar [azaroak 28].

1937ko bonbardaketaren biktimak omentzeko, Espainiako erregea eta Alemaniako presidentea Gernika-Lumon izango dira barikuan, Imanol Pradales Lehendakariarekin batera. Eta ekitaldiak "aurpegi zuriketarako" balio duela iritzita, elkarretaratzea deitu du Busturialdeko GKSk biharko (azaroak 28): 11:00etan, Merkatu plazan.

Astelehenetik [abenduak 1] aurrera eman daiteke izena lehiaketan, eta abenduaren 15etik urtarrilaren 6ra arte egingo da.

Gabonak gaiari erantzunez sortu beharko dituzte bai postalak, bai olerkiak forutarrek aurten. Lanak udaletxean zein kultur etxean aurkeztu ahal dira, abenduaren 8a bitartean.

Bakardadeari buruzko murala sortuko dute bihar [azaroak 25].