Zuhaitz landaketa (Muxika)

Muxika. BaSOSek Barrutialdegaz eta Barrutiagaz elkarlanean, zuhaitz landaketa egingo du otsailaren 9an (domeka), 09:00etatik aurrera, Muxikako Ariatzan. Bertaratzeko izena eman beharko da, QRaren bitartez.
Zehaztu dute goiz erdian hamaiketakoa egingo dutela. Horrez gain, atxurra eta eskularruak eroatea eskatu dute, eta, euria eginez gero, euritako arropa eta aldatzekoa ere bai.