'Ziklotasuna ezagutzen' tailerra (Bermeo)
Bermeo. Bermeoko Berdintasun Sailak antolatuta, Ziklotasuna ezagutzen tailerra eskainiko dute Bermeoko Gizarte eta Kultura Etxean, otsailaren 17an [astelehena], 17:30etatik 19:30era bitartean. Tailerra Ana Valles Renteria eta Esti Bilbao Bilbaok eskainiko dute, eta Lehen Hezkuntza 5. Mailako neska eta haien amei zuzenduta dago. Tailerra Negu morea programaren barruan kokatzen da.
Izena ematea beharrezkoa da, eta horretarako epea tailerra hasi baino astebete lehenago itxiko da. Izen ematea berdintasuna@bermeo.eus helbide elektronikora edota 688 63 84 49 telefono zenbakira idatzita egin ahalko da. Plaza mugatuak daude.