Ziklo feminista: 'Amazona' (Gernika-Lumo)
Gernika-Lumoko Asunek Talde Feministiek ziklo feminista antolatu du, Astra Zinemagaz elkarlanean. Azarotik martxora bost emanaldi aurreikusi dituzte; saio guztiak martitzenetan izango dira, 18:30ean hasita, Astran.
Otsailaren 4an (martitzena) egingo dute laugarren saioa. Amazona emango dute, Astran (18.30).