'Zerua lapurtu dute' kale antzerkia (Gernika-Lumo)
Gernika-Lumo. Porrotx, Marimotots, Pupu eta Lore Gernika-Lumon izango dira apirilaren 19an (domeka). 11:30ean Jai Alai frontoian eskainiko dute Zerua lapurtu dute ikuskizuna, Allende Salazar herri eskolak bultzatuta: “Eskola publikotik, elkarlana eta gure herriko baloreak sustatuz, herrira zabalduko den saioa izango da”.
Hala, bertaratzen direnak Porrotx, Marimotots, Pupu eta Lorerekin batera unibertsoaren sekretuen zein izarren bila abiatuko dira.
Sarrerak Allende Salazar eskolako idazkaritzan edo online katxiporreta.eus webgunean eskuratu daitezke.