Zaldi proba (Busturia)
Busturia. Busturiko Udalak, Harri Berri Elkarteak eta Bai Euskarari Elkarteak antolatuta, zaldi probak egongo dira irailaren 29an [domeka], 17:30ean, Busturiko Altamira auzoan.
Juan Uriarte Koba (Aulesti), Jatetxea Nabarniz (Nabarniz) eta Maider Uriarte (Kortezubi) izango dira parte hartuko dutenak.