Zain Dezagun Urdaibai elkartearen ekimen berriaren aurkezpena (Gernika-Lumo)
Gernika-Lumo. Zain Dezagun Urdaibai elkartearen ekimen berriaren aurkezpena, martxoaren 6an (eguaztena), 18:00etan, Elai Alai aretoan.
Zain Dezagun Urdaibaik Auzo Elkarteak (ZDU) Erreserbak 40 lelopean ekimen berri bat abiaraziko du, eta horren nondik-norakoak eta lan-lerroak aurkeztuko dituzte. Ekimenaren helburu nagusia “UNESCO Erreserbara ekarraraztea da, bertoko agenteekin batera egoeren azterketa zabala egin eta, abenduaren 6a baino lehenago bere diagnostikoa publiko egin dezan”. Hala bada, bederatzi hilabetez iraungo duen ekimena izatea da ZDUren asmoa.