Yogaren oinarriak ezagutzeko saioa (Gernika-Lumo)
Screenshot Gernika-Lumo. Gernika-Lumoko Berbalagunek antolatuta, martxoaren 6an (barikua), 18:00etatik aurrera, kultur etxeko lehenengo pisuan bilduko dira herritarrak, Gentza Madariagagaz batera yogaren nondik norakoak ezagutzeko.
Izan ere, yogaren oinarrizko ezagutzak lantzeaz gain, praktika batzuk ere egingo dituzte: alde batetik, arnasketan jarriko dute arreta; bestetik, gorputz jarreraren garrantziari erreparatuko diote.
Parte hartza doakoa da, baina horretarako izena ematea ezinbestekoa: 600 48 20 10 telefono zenbakira deitu behar da lekua hartzeko.