'Xalbadorrenetik Xalbadorrenera kantamintza', Arrantzaleen Museoan
Bermeo. Xalbadorrenetik Xalbadorrenera kantamintza, urriaren 30ean (eguena), 19:00etan, Arrantzaleen Museoan.
Euskal kantagintzaren bidez, euskaraz gozatzeko saioa izango da. Modu jolasgarrian, errepaso ederra emango diote gure historiari, gure kulturari. Kantaz kanta, kontuz kontu, modu ludiko eta entretenigarrian, gure altxor ederretik batera edan eta asetseko saioa izango da. Euskararekin ondo pasa nahi duen guztiari zuzendua: heldu zein gazte, kantua hari eroalea izanik, ondo pasatu eta hegan egin nahi duen guztiari zuzendutako saioa.