Urdaibaiko Organoak: Willibald Guggenmoss
Iazko kontzertuetako bat. Argazkia: Urremendi Landa Garapen Elkartea Gernika-Lumo. Ondarearen, artearen eta emozioaren arteko lotura sakona ospatzen du Urdaibaiko Organoak ekimenak. Aurten, lau kontzertu handi izango dira Gernika-Lumon. Horien artean, Willibald Guggenmoss ikusteko aukera egongo da foru herrian, uztailaren 31an, 20:00etan, Andra Maria eleizan.