Urdaibaiko Organoak: Patxi Garcia eta Mikel Ansola (Gernika-Lumo)
Argazkia: Urdaibaiko Organoak. Gernika-Lumo. Ondarearen, artearen eta emozioaren arteko lotura sakona ospatzen du Urdaibaiko Organoak ekimenak. Aurten, lau kontzertu handi izango dira Gernika-Lumon. Lehenengo inaugurazio kontzertu honetan, Santa Klara komentuan, Patxi Garcia (organoa eta ahotsa) eta Mikel Ansola (organoa) izango ditugu, zapatuan (uztailak 11), 19:30ean.