Urdaibaiko Organoak: Giovannimaria Perrucci
Argazkia: Urdaibaiko Organoak. Gernika-Lumo. Ondarearen, artearen eta emozioaren arteko lotura sakona ospatzen du Urdaibaiko Organoak ekimenak. Aurten, lau kontzertu handi izango dira Gernika-Lumon. Giovannimaria Perrucci ikusteko aukera egongo da zapatuan (uztailak 25), 20:00etan, San Bartolome elizan.