'Urdaibai neguan' erakusketa - Irailaren 24tik urriaren 30era -(Gernika-Lumo)
Gernika-Lumo. Eunice Ortiz Busturialdeko bizilaguna den mexikarraren Urdaibai neguan pintura erakusketa Gernikako Kultur Etxeko Ricardo Abaunza erakusketa gelan ikusgai egongo da irailaren 24tik [eguena] urriaren 30a [barikua] bitartean.
Margolariak proiektu introspektiboak eta serie kontzeptualak garatu ditu, eta naturarekiko eta izakiarekiko kontaktua dira bere kontzeptuak eta teknikak jorratzeko ardatza. Erakusketan marrazkiak, akuarelak eta zirriborroak egongo dira ikusgai.