'Urdaibai Gurie' ekimena (Busturia)
Busturia. Inguruari, pertsonen ongizateari eta eskualdeko esentzia eta ondare kulturalaren transmisioari laguntzeko konpromisoagaz jaio zen Urdaibai Gurie ekitaldia duela bi urte, eta aurten ere jarraipena izango du, domekan, 11:00etik 16:00era, Ekoetxea Urdaibain. Biosfera Naiz mugimenduaren lehenengo ekitaldian tokiko produktuen azoka, adin tarte guztiei zuzendutako jarduerak, ikuskizunak eta gune gastronomikoa egongo dira.
