Umeentzako sukaldaritza tailerra (Nabarniz)
Nabarniz. Umeentzako sukaldaritza tailerra hartuko du Nabarnizko txokoak urtarrilaren 2an (eguena), 17:00etatik 19:00etara bitartean. Bertan, tranpantojoak egingo dituzte.
5 eta 12 urte bitartekoentzako saioa izango da, eta gehienez 15 umek parte hartu ahalko dute. Horretarako, izena eman beharko da abenduaren 27a (barikua) aurretik.