Txitxiburduntzi Eguna (Gautegiz Arteaga)
Gautegiz Arteaga. Urtero bezala, Txitxiburduntzi Egunean bilduko dira gautegiz-arteagarrak domekan [otsailak 8]: plazatik San Lorentzora oinez joango dira, eta udaletik bakoitzak bere palo eta txorizoak eroateko eskatu dute, baina sua beraiek jarriko dutela. Edariak ere salgai egongo dira, eta euria egingo balu, eskolan bilduko direla zehaztu dute.