Triki Kantu Eguna (Bermeo)
Bermeo. Triki Kantu Eguna, apirilaren 18an (zapatua), 12:00etatik aurrera.
Arrekatxutxa eta Kanta Kanta Lorue taldeek antolatu dute, eta Urdaibai Kantagunea, Busturiko Kantari eta Arrasateko Trikitixa Eskola Taldea izango dira talde gonbidatuak: “2026ko Bermeoko VI Kanta Egunari Triki-Kantu Eguna izena eman diogu. Oraingoan, Arrekatxutxa trikitixa taldeak eta Kanta Kanta Lorue taldeak kantu jira bat egingo dugu beste talde gonbidatu pare bategaz, Bermeo berriro ere, kantuz eta musikaz blai egiteko. 200-250 lagun musikazale eta kantuzale, Bermioko kantu eguna ospatzera goaz”.