'Teknologia eta barrikuntza tunidoen arrantza jasangarrian' hitzaldia (Bermeo)
Bermeo. Maiatzaren 2a Atunaren mundu eguna dela aprobetxatuta, Bermeo Tuna World Capitalek hitzaldi zikloa antolatu du. Hitzaldiak maiatzeko eguenetan egingo dituzte, Arrantzaleen Museoan.
Hitzaldiak doakoak izango dira, baina leku mugatuak daudenez, aurretik izena eman beharko da, www.bermeotuna.org helbidean.
EGUTEGIA:
Maiatzak 7, 19:00etan: Atun izozkilu sektoreko irtenbide profesionalak hitzaldia, Ibon Uriarte (Grupo Albacora), Arantxa Molinero (Echebastar), Gaizka Etxebarria (Inpesca) eta Teresa Castrorekin (Pevasa). Ramon Basaldua izango da moderatzailea.
Maiatzak 14, 18:00etan: Arrantzaleen Museoak antolatuta, Sareginen mahaian batuko dira, Euskal Herriko sareginen parte hartzeagaz.
Maiatzak 21, 19:00etan: Bajurako sektorea XXI. Mendean. Tradizioa eta barrikuntza hitzaldia. Ramon Basaldua izango da moderatzailea.
Maiatzak 28, 19:00etan. Teknologia eta barrikuntza tunidoen arrantza jasangarrian hitzaldia. Carmelo Zabala (Nautical), Carlos Grova (Marine Instruments), Aitor Aizpurua (Zunibal) eta Kathryn Gavira (Satlink) izango dira hizlariak; moderatzaile lanak Sergio Gallastegik (Code Contract) egingo ditu.