Talo jana eta sagardo txotxa (Natxituan)

Natxituko Jai Batzordea Argazkia: Natxituko Jai Batzordea.

Ea. Beste urte batez, Natxituko Jai Batzordeak azarorako programa zabala dakar. Azaroaren 23an (zapatua) talo jana eta sagardo txotxa Bolatokian, 13:00etan.

Azaroa jardueraz bete dute Natxituan

EGUTEGIA:

  • Azaroak 9, zapatua. 20:00etan, umorezko bakarrizketen Stand Up ikuskizuna, Bolatokian.
  • Azaroak 10, domeka. Haizeder Trail Ibilaldia 10:00etan eskolatik irtenda.
  • Azaroak 15, barikua. 21:30ean, Laga Jam kontzertua, Bolatokian.
  • Azaroak 16, zapatua. 10:00etan, Jon Zamalloa geologiarekin Lapatzan ibilbide gidatua.
  • Azaroak 17, domeka. 17:30ean hasita, umeentzako pelikula eta palomitak, Bolatokian.
  • Azaroak 21, eguena. 18:30ean, Txontxongilo emanaldia Bolatokian: Remo di Flippo talde italiarraren eskutik.
  • Azaroak 23, zapatua. Talo jana eta sagardo txotxa, 13:00etan, Bolatokian.
  • Azaroak 24, domeka. 12:30ean hasita, gitarra jo eta kantuz, Iñigo Lopez artistagaz.
  • Azaroak 30, zapatua. 17:00etan, Mus Txapelketa Bolatokian.
  • Abenduak 7, zapatua. Bertso afaria Maialen Lujanbiogaz eta Unai Iturriagagaz, 21:00etan, Bolatokian.