'Sortu zure pertsonaia' tailerra (Bermeo)

Bermeo. Bermeoko Gazteentzako Informazio Zerbitzuak ‘Sortu zure pertsonaia’ tailerra antolatu du urtarrilaren 25ean, 18:00etatik 19:30era bitartean, Gaztelekuan. Tailerra 12 urtetik gorako gazteei zuzenduta dago, baina zehaztu dutenez 2025ean 12 urte betetzen dituzten guztiek ere parte hartu ahal izango dute, nahiz eta oraindik 11 urte izan. Hala ere, plaza kopuruak mugatuak direnez, aurretik izena eman beharko da. Izena emateko beharrezkoa da karteletako QRaren bitartez galdetegia betetzea; horretarako azken eguna urtarrilaren 24a [barikua] izango da.