Sollube 707 mendizale taldearen irteera (Bermeo)
Bermeo. Sollube 707 Bermeoko Mendizale Taldeak Altzania mendilerroko Zabalaitz mendira (1.263 metro) irteera antolatu du maiatzaren 17an [domeka]. 08:00etan ipini dute hitzordua, Bizkaibus geltokian (Zubiaur tar Kepa, 30). Urbietatik egingo dute igoera.
Bazkideek 15 euro ordaindu beharko dituzte eta gainerakoek, 18 euro. 21 urte azpikoek baina, ez dute ezer ordaindu beharko. Izena emantea nahitaezkoa izango da eta horretarako sollube707@gmail.com helbide elektronikora, edo Sollube 707 elkartearen Facebook eta Instagram kontuetara idatzi beharko da. 676 62 01 95 telefono zenbakira deituta ere egin ahalko da.