'Santimamiñe: Historia geologikoa eta kontserbazio erronkak' hitzaldia (Kortezubi)
Kortezubi) Santimamiñe: Historia geologikoa eta kontserbazio erronkak hitzaldia emango du Martin Arriolabengoa Zubizarretak, urriaren 17an (zapatua), 12:00etan, Santimamiñen, doan.
Erreserba beharrezkoa da (plaza kopuru mugatua): 94-465 16 57 / santimamine@bizkaia.eus
Santimamiñe kobazuloa Bizkaiko ondare arkeologiko garrantzitsuenetakoa da, eta bisiten ondorioz, margolan paleolitikoek kontserbazio arazoak izan zituzten eta kobazuloa ixtea erabaki zen. Hitzaldi honetan, Arriolabengoak kobazuloaren sorrera eta bilakaera geomorfologikoa azalduko ditu, “baita zergatik diren bere ezaugarri naturalak erronka handia ondarearen kontserbaziorako”.